Santio Jaien bigarren gauean aterako da kalera danborrada herrikoia, uztailaren 24an, 23:30etan Foru Plazatik abiatuta. Nahi duen edonork hartu dezake parte, baina horretarako, gaur eman beharko da izena: Joseba Barandiaran plazan, 19:00etatik 20:00etara. Bertaratzen den pertsona bakoitzak lau lagun apuntatu ditzake gehienez ere, eta 80 lagunentzat izango da tokia.