Ostiral honetan aurkezpen bikoitza izango da Erribera kulturgunean: 2025eko Astigarraga aldizkaria eta '50 urte euskal kulturaren alde' dokumentala aurkeztuko dituzte. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da saioa, eta Astigar Elkartea izango da protagonista nagusia.
Aldizkaria dagoeneko Goxua, Valella, Ogiberri eta Maika establezimenduetan eskuratu daiteke, baita Erriberan bertan ere.
Borondatezko ekarpen ekonomikoa eskatzen dute aldizkariaren truke, edizio honetako gastuak ordaintzen laguntzeko.