'Ilunabarrak Gobadarien parkean' zikloak jarraipena izango du ostiral honetan Lemak taldearen kontzertuarekin. Arratsaldeko 20:30etan hasiko da emanaldia, eta sarrera guztiz doakoa izango da.
Bergaran eta Antzuolan du jatorria Lemak taldeak. 2019an ekin zioten ibilbideari, eta dagoeneko bi lan luze aurkeztu dituzte; horietako azkena 2024ko urrian. Gaztea Maketa Lehiaketa entzutetsuan semifinaletara iritsitakoak dira, eta urteko euskal EP onenaren saria ere jaso du denbora tarte honetan.
Eguraldi txarra egingo balu, Gobadarien parketik Kontxa Etxeberria plazara lekualdatuko litzateke kontzertua.
Beste bi abuztuan
Folkesiren eta Lemaken kontzertuen ondoren, abuztura arte itxaron beharko dute astigartarrek Gobadarien parkera itzultzeko. Bi kontzertu gehiago izango dira: lehenengoa abuztuaren 1ean (Malko) eta bigarrena abuztuaren 29an (JFox Quartet). Hauek ere arratsaldeko 20:30etan.