Gaixotasun eta izurriteei buruzko tailerra gaur, Baratze Parkean

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 25a, 00:00

Astigarragako Baratze Parkera bisita egingo du gaur Furgobaratzak, eta doako tailerra eskainiko du bertan: gaixotasunei eta izurriteei buruz ariko dira, arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara. «Ikasiko dugu nola aurre egin baratzean ditugun arazoei, eta zein produktu erabili ditzakegun horretarako», azaldu dute. Doakoa eta irekia da saioa, eta baratzeetako erabiltzaileak ez ezik, beste edonor ere gerturatu daiteke. Era berean, tailerraz gain, Furgobaratza zerbitzua ere eskainiko dute gaur arratsaldean: aholkularitza baratzeko gaietan, plantel eta hazi ekologikoak...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!