Zabalik dago izenematea gaurtik, Santiotako Marmitako Egunerako

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 24a, 00:00

Uztailaren 1era arte apuntatu daiteke emailez, 'marmitako.astigarraga@gmail.com' helbidera idatzita. Uztailaren 27an izango da lehiaketa.

Hilabete falta da Santio Jaietarako, baina dagoeneko hasi dira motorrak berotzen eta prestaketa lanetan. Marmitako Egunak, esaterako, gaur bertan zabalduko du lehiaketan izena emateko epea. Uztailaren 1era arte apuntatu daiteke, emailez, ondoko helbide elektronikora idatzita: marmitako.astigarraga@gmail.com

Uztailaren 27an izango da Marmitako Eguna, eta goizean zehar prestatu beharko dute marmitakoa lehiakideek, 11:00etatik 13:45etara. Talde bakoitzak 20 lagunentzat prestatu beharko du marmitakoa, eta gehienez ere 20 talde izan daitezke. Gehiago badira, zozketa bidez erabakiko da, uztailaren 4an, 19:30etan Foru Plazan. Antolakuntzak jarriko ditu marmitakoa egiteko azpiegitura eta osagai minimoak.

Bazkarirako txartelak, uztailaren 10ean salgai

Lehiaketa bukatuta, eguerdiko 14:30etan hasiko da herri bazkaria, Foru Plazan. Bertan bazkaldu nahi duenak, aldez aurretik erosi beharko du txartela: uztailaren 10ean jarriko dituzte salgai, Joseba Barandiaran plazan, arratsaldeko 19:00etan. Helduen txartelak 15 euroan izango dira eskuragarri, eta haurrenak (12 urte bitarte) 8 euroan. Txartelaren barne izango dira honakoak: marmitakoa, postrea, edaria, ogia, kafea eta kopa. Entranterik behar izatekotan, norberak eraman beharko du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!