AP-8ko 19. irteera gauez itxiko da Astigarraga parean bihar eta etzi

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 22a, 00:00

Bihar eta etzi, astelehena eta asteartea, AP-8 eta A-15 errepideen arteko lotunea den Astigarragako biribilgune altuko zorua zaharberrituko da. Lanak gaueko ordutegian egingo dira 21:00etatik 06:00etara, trafikoari ahalik eta gutxien eragiteko. Astelehen gauean egungo zorua fresatuko da eta astearte gauean errodadura geruza berria zabalduko da.  Hori dela eta, Donostiarako 19. irteera, Bilborako noranzkoan, itxita egongo da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!