Udala egokitzapen-lanak egiten ari da Lanberri haur-parkean

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 22a, 00:00

Zoladura aldatu eta tratamendu berezia emango zaie jolas-elementuei.

 

Udala egokitzapen-lanak egiten ari da Lanberri haur-parkean. Lanberriko parkeak 25 urte baino gehiago ditu, eta zoladura berritzeko eta jolas-elementuak txukuntzeko
beharra ikusi da. Gainera, lan horiekin auzotarrek egindako eskaerari erantzungo zaio. Herrian ditugun parke gehienak berriak dira edo berrituak daude, eta salbuespena Lanberrikoa da; gainera, jolaserako elementuak ere desberdinak dira. Beraz, esan daiteke haur-parke honek kutsu berezia duela.

 

Egurra nabarmenduko da eta 21 mila euroko aurrekontua izango du

Parkeko zoladura zaharra kenduko da. Ondoren, zurezko elementuak lixatu eta argizariarekin tratatuko dira. Tratamendu honekin egurra nabarmenduko da eta itxura distiratsuagoa eta politagoa emango zaie, eta jasan ditzaketen efektu meteorologikoetatik (eguzkia, euria...) eta beste edozein kaltetatik (harramazkak, zikinkeria...) babestuko dira.

Parkea egokitzeko lanak ekainaren 16an hasi ziren eta uztailaren 1ean amaituta egotea aurreikusten da. Lanen aurrekontua, guztira, 21.000 eurokoa da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!