Odola emateko zita izango da bihar Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 22a, 00:00

Bihar, odola emateko aukera izango dute astigartarrek, 16:30etatik 20:30etara, Erribera kulturgunean. Aurretik hitzordua hartu behar da. Horretarako, ekainaren 23an bertan 08:30etatik 14:30etara bitarte deitu daiteke 943 007 884 zenbakira. www.gotatanta.eus atarian ere eskatu daiteke zita. Herritarrak gerturatzeko deia zabaldu nahi dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!