'52 HERTZ' izeneko antzezlana irailean aurre-estreinatuko du Ados Teatro konpainiak. Baina hori baino lehen, entsaio irekia egingo du gaur Astigarragako Erribera kulturgunean, primizian, bertan sortu baitu obra bera. 12:00etan izango da, gaztelaniaz, eta doakoa da sarrera, baina gonbidapena eskuratu behar da Erriberako harreran.