Astigarragako hondakinen tasaren 2025eko lehen ordainketak egiteko epealdia hasi berri da. Gainera, legea betetzeko, aldaketa ugari dakartza 2025eko hondakinen tasak: egituraren aldaketak eta igoerak, besteak beste. Helburu horiek lortzeko, 2025eko ordenantza fiskalean hainbat aldakuntza egin ditu Udalak. Batetik, tasak igo ditu, legeak agintzen duen moduan zerbitzuaren kostua tasarekin estaltzeko. Orain arte kostuaren zati haundi bat udal aurrekontu orokorretik finantzatu izan da. Horrez gain, azken urteotan igoera handiak izan dira gisa horretako zerbitzuen kostu materialetan eta giza baliabideetan. Horrek guztiak igoera handiak eragin ditu kostuetan, eta ondorioz tasetan. Bestetik, tarifa sistema egokitu du Udalak, bereziki etxebizitzen tasan eta komertzioen tasan.