Esku pelotan Hernanirekin gertatu bezala, Astigarragak aurrera pauso garrantzitsua eman du Herriarteko finalera sailkatzeko. Finalerdiko joanekoan 2-1 lortu zuen garaipena Aiaren aurka, Aian bertan, eta gainera tanteoa ere oso aldeko dute, 58-35.
Astigarragak lehenengo partidua galdu zuen, Aldalurrek Axier Luluaga 20-18 garaitu eta gero, banakako partiduan. Ondoren, binakakoan, Xabier Salaberriak eta Beñat Zubiarrainek erraz gainditu zituzten Aranberri eta Zubillaga, 20-5. Zazpi barruan, Ganix Urdangarinek ere alde onarekin garaitu zuen Lizaso, 20-10, eta beraz ongi bideratuta dute astigartarrek finalerako sailkapena.
Itzulerako partiduak igandean jokatu dituzte Txomiñenean eta sailkatzen badira Andoain izango litzateke aurkaria, Deba erraz gainditu baitzuten andoaindarrek joanekoan.