Kantu-Gira egingo dute gaur, Astigarragako kaleak zeharkatuz

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 15a, 00:00

Hainbat herritar abesten, aurreko Kantu-Gira batean.

Aiztondok antolatuta, 12:00etan abiatuko dira Ergobitik, Benta Zaharreko Mutiko Alaiak taldearen musika lagun dutela.

Aurreko urteetan bezala, Kantu- Gira antolatu du Aiztondo abesbatzak, eta Astigarragako kaleetan barrena ibiliko dira kantari gaur. Ez dira bakarrik ariko, gainera. Benta Zaharreko Mutiko Alaiak taldeko musikariak izango dituzte lagun, eta baita herritarrak ere. Izan ere, denei luzatu diete kantuan bat egiteko gonbitea. Horretarako, liburuxkak banatuko dizkiete bertaratzen direnei, elkarrekin abesteko.

Ergobin jarri dute elkartzeko hitzordua, eguerdiko 12:00etan; eta bertan hasiko dute kalejira alaia, Astigarragako kaleak eta plazak zeharkatuz, erdigunera bidean. Geldialdiak egingo dituzte herriko txoko ezberdinetan, bakoitzean hainbat kantu ezagun abesteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!