Tren geltokia bultzatzeko PSE-EEk egin duen lana goraipatu du Suarezek

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 14a, 00:00

Patxi Suarez artxiboko irudian.

Astigarragako tren geltoki berria eraikitzeko Eusko Jaurlaritzaren eta Adifen arteko hitzarmena pozarren jaso du Astigarragako PSE-EEk. Patxi Suarez bozeramaileak nabarmendu du «oso albiste ona» dela, eta bere alderdiaren lana goraipatu du: «Alderdi Sozialistaren lanari eta ahaleginari esker, tren geltoki berria errealitate bihurtuko da gure udalerrian». Suarezen hitzetan, honek «amaiera ematen dio herriaren eskaera historiko bati». 

Donostiarekin lotura

Geltokiaz gain, Suarezek aipatu du oinezkoentzat egingo den pasabideak Astigarragak Donostiarekin duen lotura nabarmen hobetuko duela, «irisgarritasuna kentzen zigun oztopo arkitektoniko batekin amaituz».

Elkarlanerako deia

Adierazpenekin amaitzeko, erakundeen arteko lankidetzan jarri du azpimarra Suarezek, bere alderdiaren lana goraipatuz: «Gure udal bokazioa betetzen dugunean, gure udalerrien arteko mugikortasuna ere hobetzen da». k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!