Buruntzaldeko Transmaribibollo Sarearen aurkezpena izango da gaur, arratsaldeko 17:30etan, Emakumeon Etxean. Azalduko dute eskualde mailako sare hau zergatik eta zertarako sortu zen, nola funtzionatzen duen eta herritarrek nola har dezaketen parte. Eskualde mailan erreferenteak izateko, elkar ezagutzeko eta interesak edo kezkak konpartitzeko abagunea izango da.