Txotx denboraldia amaitu eta sagardotegi gehienak itxi ondoren, Petritegi sagardotegiak txotxaz eta menu tradizionalaz gozatzeko aukera ematen du. Izan ere, Petritegik urte osoan zehar ditu ateak eta kupelak irekita. Esperientzia gastronomikoen osagarri gisa, Petritegik zenbait berrikuntzen aldeko apustua egin du, «esperientzia ederrak bizitzeko aukera emanez bezeroei; besteak beste, 'Sagar kata', 'Albaola eta sagardotegia', eta 'Egin zure sagardoa'»
Estilo berriko sagardoen katari dagokionez, Petritegin 17 sagardo ezberdin baino gehiago ekoizten dituzte. «Gure produktu-sorta guztia ezagutu dezazun «Sagar Kata» esperientzia berria prestatu dugu zuretzat. Bertan, Petritegiko sagardo berezienetako batzuk dastatu ahal izango dituzu, hala nola Argoitz Otaño gure enologo gaztearen azken ekoizpenak ere». Petritegin 1526tik ekoizten da sagardoa, «gure familiak XIX. mendearen amaieran jaso zuen baserri-dolareko sagardogintza, eta dagoeneko 6 belaunaldi daramatzagu tradizio hori berritzen, gure esperientzia, maitasun eta ausardiarekin».
Albaolako irteerari dagokionez, «itsasoa eta sagardoa elkartzen dituzten sekretuak» ezagutzeko aukera eskaintzen du Petritegik, garai bateko marinelen historiaz gozatuz. «Lehendabizi Pasaiako badia ezagutuko duzu eta ondoren Albaola Itsas Kultur faktorian geldiune bat egingo duzu. Bertan, antzinako 'San Juan' baleontzia berreraikitzen ari dira. Eguna biribiltzeko, Petritegiko sagardotegiaz gozatzeko aukera izango duzu, gure upeltegietan sagardoa dastatuz, sagardotegiko menu tradizionalarekin batera».
Petritegik eskaintzen duen beste zerbitzu «arrakastatsu» bat 'Egin zure sagardoa' da. «Enpresentzat zuzendutako team building esperientzia berri honetan, presta zaitez lanean hasteko, zure taldeari sagarrak biltzen lagundu, txikitu eta dolarean estutuz. Sagar-muztioa edo zizarra egingo duzue zuen eskuekin, eta bai, gero edan eta indarberritu ahal izango duzue».
Petritegi Bidea,
Astigarraga
www.petritegi.eus
943 457 188
Sagardotegiaren buru den Otaño Goikoetxe familiak XX. Mendetik gaur arte mantendu du 1526tik sagardoari lotuta egon den baserri honen tradizioa.
Belaunaldiz belaunaldi sagardoaren ensentziari eutsi diote garaian garaiari egokitu eta garatuz eta sagardoaren kultura bultzatuz. «Euskal Sagardoa» Jatorri Izendapeneko sagardoaren aldeko apustua eginez, baina sagardoa onarri duten produktu berriei bidea irekiz.
ALAI
%100 txalaka sagar motarekin ekoiztua.
Euskal Sagardoa zigilua duen sagardo sagar-bakarra.
Ezaugarri organoleptikoak
Ikusmena: Kolore horia, tonu berdeekin eta presentzia dotorea.
Usaimena: Fruta zuriaren aroma nabarmenak, hala nola sagarra eta udarea.
Dastamena: Garraztasunak eta freskotasunak fruta-sentsazio atsegina sortzen dute, Petritegiko sagastian sagar garratz bat hozkatzea sortzen duen pozaren antzekoa.
PETRITEGI EUSKAL SAGARDO EKOLOGIKOA
Euskal Sagardoa Jatorri Deitura duen sagar-ardo naturala, %100ean Petritegiko sagastietako bertako sagarrekin ekoiztua, nekazaritza ekologikoa erabiliz.
Ezaugarri organoleptikoak
Ikusmena: Lasto kolore horia, uher arina eta txinparta bereizgarria.
Usaimena: Fruta-lurrin nabarmenak.
Dastamena: Nortasun eta freskotasun handiko sagardoa.
PETRI ROSÉ
Petri rosé topa egiteko sagardo apardun bat da, gozoa eta alkohol graduazio baxukoa.
Ezaugarri organoleptikoak
Ikusmena: Eper-moko gorri kolorea, burbuila finekin.
Usaimena: Fruta gorrien, gerezien eta sagar berdearen lurrinak.
Dastamena: Sarreran kilima arina, ahoan oso atsegina fruta-sentsazioari eta burbuila finari esker, sagardoaren berezko garraztasun arin batekin amaituz, freskotasuna emanez.
PETRITEGI ZUKU EKOLOGIKOA
Otaño-Goikoetxea familiak Astigarragako Petritegi baserrian egindako artisau zukua.
%100 laborantza ekologikoko sagarrak
Ez du alkoholik ez glutenik.
Ezaugarri organoleptikoak
Ikusmena: Anbar hori kolorea urre-koloreko ñabardurekin, sagar zuku naturalaren berezko uher arina.
Usaimena: Sagar errearen edo sagar konpotaren lurrin biziak.
Dastamena: Garraztasun arinaren eta gozotasun leunaren arteko oreka, sagar freskoaren zapore bizia.