Pasa den asteburua oparoa izan zen euskal txirrindulari egutegian eta bailarako txirrindularitzarentzat bikaina izan zen. Hogei txapela jokatu ziren asteburuan zehar lurralde osoan antolatutako lau txapelketetan. Larunbat goizean mendiko bizikleta txapelketa jokatu zen zen Abadiñon.
Gizonezkoetan JRG-Norclamp OTXE taldeko Eneko Olveira Rodrigo astigartarrak lortu zuen garaipena. Olveirak Unax Galán Cortázar (EIM) eta Gexan Albisu Etxebesteren (JRG) eraso gogorra kudeatu behar izan zuen azken itzulira arte. Azken itzulian sartu zenean, Olveirak erritmoa bizitu zuen eta aurkariak atzean utzi zituen. Olveira astigartarrak 23 urtez azpikoetan jantzi zuen txapela, nahiz eta elitekoak ere gainditu.