'El cadáver del señor García' antzezlana eskainiko da gaur Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 4a, 00:00

18:00etan hasiko da Erdialde antzerki talde amateurrak doan antzeztuko duen obra.

Erribera kulturgunean gaur, 18:00etan, doan, El cadáver del señor García antzezlana eskainiko da. Gaztelaniaz Erdialde antzerki talde amateurraren azken lana ikusteko aukera izango da, Galtzaur elkarteak antolatutako saioan.

Abelardo bere emaztegai Hortensiaren etxeko jangelan dagoen bitartean eta laster ezkonduko denaren zorionaren alde topa egiten duen bitartean, Garcia jaun desesperatuak bere buruaz beste egiteko aldameneko egongelan sartzeko burutazioa du. Etxeko familiak, oso atsekabetuta, erabakitzen du onena epaileari deitzea dela. Erreplika azkarrak atsedenik gabe gertatzen dira familiaren eta gela hartan pilatzen doazen bizilagunen artean. Pertsonaien galeria oso bat, umore kolpe originalez betetako trama zentzugabe baten zerbitzura.

El cadáver del señor García hiru aktotan Enrique Jardiel Poncelak idatzitako lana da eta Madrilen estreinatu zen 1930garren urtean. Beraz, antzerkigintzan klasiko bihurtu den antzezlana da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!