2025/06/15 19:00

Musika

III. Ahober zikloa: Kanta Cantemus korua

III. Ahober zikloa: Kanta Cantemus korua
Erribera kulturgunea, Astigarraga

Hondarribiko Kanta Cantemus Korua emakumezkoen taldeak hasiera emango dio Eragiyok abesbatzak antolatutako AHOBER abesbatza zikloaren 3. ekitaldiari.

1995ean Javi Bustok sortutako abesbatzak ibilbide luzea egin du hainbat izenekin 2024an jatorrizko izena berreskuratu arte. Amets egitera, hausnartzera eta gozatzera gonbidatzen duten interpretazio paregabeak sortzen dituzte pieza klasikoetatik hasi eta konposizio garaikideetaraino. Zuzendaria: Eva Ugalde Álvarez.

Doan. Gonbidapenak eskuragarri daude Erribera
kulturgunean eta www.astigarraga.eus webgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!