Egun polita izan zen atzokoa Astigarragako motorzaleentzat. Kupela tabernak eta Triton arropa dendak antolatuta, moto klasikoen erakusketa egin zuten Emakumeon plazaren inguruan.
Eguraldiak ez zuen askorik lagundu atzokoan, baina zaletasun haundiena duten herritarrak animatu ziren bertatik pasatzera. Urtez urte arrakastatsuagoa izaten ari da moto klasikoen erakusketa.