Jarduera polit batekin amaitu zuten ikasturtea Astigarragako Xake Klubeko kideek. Alejandro Franco jubenil mailako Espainiako txapeldunaren bisita jaso eta bere klase magistralaz gozatzeko aukera izan zuten.
Xake Klubetik adierazi dute Franco ezaguna dela «xake kalitate bikainagatik eta komunikatzaile zein dibulgatzaile doihaiengatik», eta oso positibotzat jo dute jasotako teknifikazio saioa. Sergio Lanz klubeko lehendakariak zehaztu du datorren urtean «teknifikazio saio jarraituagoak eta espezializatuagoak» egitea espero dutela.
Santiotako Txapelketa, uztailaren 25ean
Iazko arrakastaren ondoren, aurtengoan berriro errepikatuko dute Santiotako Xake Txapelketa. Uztailaren 25ean izango da, Santio egunean bertan.
Horrez gain, irailaren 20rako txapelketa berritzaile bat antolatzen ari da Astigarragako Xake Kluba. Bertan gau giroa eta pizzak xakearekin elkartuko dituzte. Eguna gerturatu ahala zabalduko dute informazio gehiago.