Udaberriko Festa ospatuko dute gaur Astigarragako Emakumeon Etxean. Egun osoko egitaraua prestatu dute egun horretarako, eta herritar guztiek gozatzeko moduko jarduerak egingo dituzte.
10:00etan elkartuko dira bazkideak Emakumeon Etxean bertan, eta hantxe egingo dituzte ekintza gehienak. 11:00etan, adibidez, udaberrian zehar egin dituzten Jabetze Eskolen balorazio bilera egingo dute.
Hortik aurrerakoak festarekin lotura zuzenagoa izango du. Bermuta eskuartean dutela, DJ Gordas Pinponerasen emanaldia hasiko da. Eguerdiko 12:00etatik 14:00etara arituko dira musika jartzen, eta giroa ederki berotuko dute bazkari autogestionaturako. Bazkalostean, 17:00ak aldera, emakumeon zirkulua egingo dute.
UDABERRIKO FESTA
ASTIGARRAGAKO
EMAKUMEON ETXEA
GAUR
10:00-11:00 Emakumeon Etxeko bazkideen topaketa.
11:00-12:00 Udaberrian egindako Jabetze Eskolaren balorazioa.
12:00-14:00 DJ Gordas Pinponerasen emanaldia eta bermuta.
14:00 Bazkari autogestionatua.
17:00-19:00 Emakumeon zirkulua.
Goizean zehar Emakumeon Etxeko sorkuntzen erakusketa eta truke eta bigarren eskuko azoka.