Robotika txapelketa gaur, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 31a, 00:00

GaurkoTek robotika eta teknologia egitasmoak, gaur Erribera kulturgunean, robotika txapelketa antolatuko du. Bertan, Donostialdeko eta Goierriko lehen hezkuntzako eta DBHko 150 ikasle inguruk parte-hartzea espero da. Robotikaren bidez erronkak konpontzen saiatuko dira. Ekitaldia Erriberan izango da eta herritar guztientzako irekita egongo da. Aurten bigarren edizioa izango da, iazko arrakastaren ostean. Spri-BIC Gipuzkoa, Pasquier, Petritegi, Iruzun Elkartea eta Astigarragako Udala laguntzaileak dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!