Eragiyoken kontzertu arrakastatsua Madrilen

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 30a, 00:00

San Andres eliza lepo bete zen kontzertua jarraitzeko.

Txalo zaparrada haundiarekin eta zorion mezu askorekin amaitu zen pasa den larunbatean Astigarragako Eragiyok abesbatzak Voces Amigas jaialdian egindako saioa. San Andres eliza leporaino bete zen, eta emanaldia hasi baino ordu laurden lehenago dagoeneko eserleku guztiak hartuta zeuden. Era honetan, entzule askok zutik jarraitu behar izan zuen kontzertua eta abeslariak aldarearen atzealdean eseri behar izan ziren. Kontzertua anfitrioi lanak egiten zituen Voces Graves de Madrid-en saio laburrarekin hasi zen. Ondoren, Eragiyok-en txanda etorri zen programaren zati nagusia interpretatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!