Suizidioa izango dute hizpide Erribera kulturgunean, gaur. Suizidioa prebenitu bizitza sustatzeko hitzaldia eskainiko du Biziraun elkarteko Iratxe Etxenike psikologoak, haur eta nerabeen gurasoei zuzenduta. Arratsaldeko 18:30etan hasiko da hitzaldia. Helburua da suizidoaren fenomenoa gizarteari ezagutzera ematea eta ahal den neurrian, sentsibilizatzea.