Madrilen ariko da Eragiyok gaur

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 24a, 00:00

Madrilgo Voces Amigas jaialdian hartuko du parte Astigarragako Eragiyok abesbatzak, gaur. 13garren edizioa du jaialdiak, eta Voces Graves de Madrid abesbatzaren gonbidapena jaso du Eragiyokek. 2023an ezagutu zuten elkar, Eragiyokek Ahober zikloaren lehenengo ekitaldira gonbidatu baitzuen abesbatza madrildarra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!