Astigar elkartearen 50 urteurrena dela eta, urte osoan ospakizunak eta ekintzak antolatu dituzte. Horien artean, iganderako taldeko argazki erraldoi bat egiteko asmoa daukate. Argazki hau Astigar elkarteak urtero ateratzen duen aldizkariko azala izango da. Beraz, hainbat arrazoiengatik Astigarrekin era batera edo bestera lotura duen edo izan duen edonor gonbidatua dagoela azaldu dute, baita edozein herritar ere.
Argazkia udaletxeko plazan aterako dute, eguerdiko 13:30ak aldera, Astigar dantza taldeak antolatu duen dantzari txiki emanaldiaren ondoren.