Iruñeko erraldoi eta kilikiak Astigarragan barrena ibili ziren

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 19a, 00:00

Larunbat eguerdian bisitari bereziak izan ziren Astigarragan. Iruneko Alde Zaharreko erraldoi eta kilikien konpartsako kideak herriko kaleetan barrena ibili ziren, Astigarragako musikarien laguntzarekin.

Foru plazatik atera zen konpartsa, eta gaztetxo zein guraso ugari atzetik zituztela abiatu ziren Ipintza ingurura. Eguraldia lagun, Astigarragako kaleak girotzen aritu ziren.

Lanak amaituta, bazkari baten bueltan elkartu ziren konpartsako ideak eta musikariak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!