Astigartar ugari animatu ziren atzo Ilarraren Azokako postuak bisitatzera, eguerdiko eguzkipean

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 19a, 00:00

Produktu asko jarri zituzten salgai azokan.

Bertako baserritarren produktuak erosteko aukera izan zuten herritarrek, eta ganadu erakusketa ere izan zen plazan.

Udako egun bat zirudien atzokoak. Eguraldi ezin aproposagoa izan zen Illarraren Azokako postuak bisitatzeko, eta horixe egin zuten zenbait astigartarrek. 

Goizeko 10:30ak aldera ireki zituzten bertako postuak, eta jende mugimendua ia etengabekoa izan zen. Herriko ekoizleen produktuak erosteaz gain, ganadu erakusketa ere jarri zuten plazan bertan. Gaztetxoek ederki pasa zuten animaliei begira.

Eguzki izpietatik ihes egin nahian, udaletxeko arkupeetan eta frontoian gorde ziren batzuk. Kupela batetik txotx egiteko eta pintxoak dastatzeko aukera ere izan zen goizean zehar. 

Jarduera honekin, amaitu da aurtengo Lurraldiko egitaraua.

Erlazionatuak

Illarraren Azoka

Kronika - Erredakzioa mai 19 Astigarraga

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!