Bi jarduera Sagardoetxean, Museoen Eguna ospatzeko

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 18a, 00:00

Antzerki saioa izango da lehenbizi eta Idoia Lizeagaren tailerra ondoren.

Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko bi jarduera prestatu ditu Sagardoetxeak. 12:00etan hasiko da egitaraua, 'Museoen etorkizuna etengabe aldatzen ari den komunitateetan' lelopean.

SAGARDOETXEKO EGITARAUA

ASTIGARRAGA

GAUR

12:00 Antzerkia Astigarragako Antzerki Eskolako ikasleen eskutik Sagardoetxeako sagastian.

Ondoren, udaberri giroko tailerra izango da Idoia Lizeagarekin: lore instalazio parte hartzailea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!