Illarraren azokarekin borobilduko dute aurtengo Lurraldia, Foru plazan

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 18a, 00:00

Askotariko produktuak erosteko aukera izango da azokan.

Goizeko 10:30etan zabalduko dituzte Foru plazako postuak, eta 14:00ak arte izango da bisitatzeko aukera.

Ederki joan dira orain arteko jarduera guztiak, eta gaur goizean borobilduko dute aurtengo Lurraldia. Goizeko 10:30etan zabalduko dituzte Ilarraren azokako postuak, eta herriko baserritarren askotariko produktuak dastatzeko aukera izango da. 

Foru plaza izango da festaren erdigunea, eta produktuak erosteko aukera izateaz gain, bisita gidatuak, pintxo jatea eta ganadu erakusketa ere izango dira bertan. 

Astigarragara kotxez bertaratzeko asmoa dutenek kontuan eduki beharko dute goizeko 10:30ak aldera herriko sarrerak itxita egongo direla, Itzulia lasterketa dela eta.

Goizeko 11:00etatik aurrera normaltasun osoz iritsi ahalko da Astigarragara. 

Giro ederra, atzoko erromerian

Taula baserria bisitatu zuten atzo arratsaldean zenbait astigartarrek. Bertako lanak eta bizimodua gertutik ezagututa, Ezten Giro erromeriaren konpainiarekin amaitu zuten eguna. Giro ederra sortu zen Emakumeon plazan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!