Igandean, Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dute Sagardoetxea Museoan. Udaberri giroko jarduerak izango dira herritarrentzako eta 12:00etan antzerkia antolatu dute Astigarragako Antzerki Eskolako ikasleen eskutik. Ondoren, udaberri giroko tailerra izango da Idoia Lizeagarekin: lore instalazio parte hartzailea. Aurtengo nazioarteko leloa Museoen etorkizuna etengabe aldatzen ari den komunitateetan izango da.