«Guztiontzako afaria» Urumea Berri elkartean

Olatz 2025ko mai. 11a, 00:00

Astigarragako elkarte gastronomikoak bi urte bete ditu, eta hori ospatzeko urteurren afaria antolatu dute maiatzaren 17an.

 

Astigarragako Urumea Berri elkarte gastronomikoak bi urte bete ditu, eta urteurren afari batekin egingo dute ospakizuna. Datorren maiatzaren 17an, larunbata, egingo da afaria, eta elkarteko kideek azaldu dute «guztiontzako afaria» izango dela. Beraz, ez da beharrezkoa izango elkarteko bazkide izatea gau berezi honetaz gozatzeko.

Ekitaldia elkarteko lokalean bertan antolatu dute eta «giro atseginean eta jai giroan, kalitate eta zapore haundiko menu batekin hartuko zaituztegu».

Bertaratzen diren lagunentzako bi menu prestatu dituzte. Batetik helduen menua egongo da, 30 eurotan: aperitiboa, burrata entsalada, ganboiak whisky erara, txerri masailak ardo beltzean patata kremazko ohearekin eta postrea. Edateko ura, freskagarriak, garagardoa, kriantza, berdejoa, sagardoa eta kafea izango da aukeran. Bestetik, haurrentzako menua izango da, 10 eurotan: solomoa, patatak, kroketa eta postrea.

Antolatzaileek adierazi dute aukera ezin hobea izango dela lagunekin elkartzeko eta jende berria ezagutzeko. «Bazkari on eta lagunarte hobeagoaz gau berezi bat izango dugu».

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!