Santioak iragartzeko kartel lehiaketa martxan jarri da

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 10a, 00:00

Kartelak aurkezteko epea ireki da eta ekainaren 1era arte egongo da zabalik.

 

2025eko Santio jaiak iragartzeko kartela aukeratzeko lehiaketa martxan da, eta ekainaren 1era arte (barne) aurkeztu ahal izango dira kartelak.

Lehiaketa publikoa eta irekia izango da, 14 urtetik gorako pertsonek parte hartu dezakete, banaka edo taldean (adintxikikoek gurasoen baimena behar dute). Egile bakoitzak gehienez bi lan aurkez ditzake.

Kartelaren artxiboak 300 ppp.ko bereizmena eta formatu bertikala izan behar ditu eta JPG izan behar du.

 

Kartel irbazleak 600 euroko saria jasoko du

Kartelak kultura saileko helbide elektroniko honetara bidali behar dira: astigarraga.kultura@astigarraga.eus eta mezuaren gai gisa “2025 Santio jaietako Kartela” jarri behar da.

Baldintza guztiak betetzen dituzten aurkeztutako kartelen artean, epaimahai batek aukeratuko du kartel irabazlea. Kartel irabazleak 600 euroko saria jasoko du (irabazlea adin txikikoa bada, gurasoek edo tutoreek jasoko dute saria). 

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!