Xaun taldea osatu dute Astigarragagako Arantzuko Ama Ikastetxeko DBHko hirugarren mailako ikasleek, eta kutsadura oinarri hartuta, proiektu bat jarri dute martxan. Izan ere, diote geroz eta gehiago kutsatzen dugula. «Beraz, proiektu honekin etxean pilatuta dauzkagun poltsak berrerabiltzea da gure asmoa». Modu honetan, plastiko ekoizpena eta kutsadura murriztuko genukeela azaldu dute.
Hori aurrera eramateko, etzi, herriko azoka aprobetxatuta, ikasleek postua jarriko dute: «Zuetako bakoitzak etxean dituen eta erabiltzen ez dituen poltsak hartzera eta gure postura ekartzera animatzen zaituztegu». Goizeko 11:30etatik eguerdiko 14:30etara bitartean egongo dira ikasleak postuan.
Hala, Arantzazuko Ama Ikastetxeko ikasleek jasotako poltsak Astigarragako komertzioetan utziko dituzte, bezeroek hartzeko: «Modu horretan ez dute poltsari erosi beharko, eta dauzkagunak berrerabiliko ditugu».