Etzi izango du jarraipena, Astigarragako Emakumeon Etxeak maiatzerako antolatutako programazioak. Ainhoa Aira sexologoak eskainiko du Tupersexari buruzko saioa, erotika eta plazerra ikuspegi feministatik landuz: «Eguneroko bizitzan aurkitu ditzakegun objektu eta erramintak ukitu, usaindu eta dastatuko ditugu, plazer propio eta elkarbanatua gorputzeko bost zentzumenen indar erotikoaz elikatzeko», aurreratu dute.
Goizeko 10:00etan hasiko da solasaldia, eta bi ordukoa izango da, eguerdiko 12:00ak arte. Saioa amaitu ostean, bermuterako tartea ere izango dute bertaratzen direnek.
Saioan parte hartzeko aurrez izena eman behar da, eta zenbait modu daude: Emakumeon Etxean bertan, emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com helbidera idatzita, edota 648 417 157 telefonora deituta.