Plenoa gaur, Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 6a, 00:00

Gaur arratsaldeko 19:00etan egingo dute osoko bilkura, Astigarragako udaletxean.  Guztira 11 dira eguneko aztergaiak eta ondorengoak dira landuko diren gaiak: 2024ko aurrekontuan likidazioa eta honen egonkortasunaren helburuari buruzko informazioa; zenbait kreditu aldaketa eta EH Bildu taldearen bi adierazpen instituzional; batetik, Zubietako erraustegiari buruzkoa; eta bestetik, Euskaraldia hizpide izango duena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!