Ezohiko deialdian egingo du Astigarragako Udalak, bihar, apirilean behar zuen Plenoa. 19:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian; eta besteak beste, landuko dituzte HAPO (Herri Antolamendurako Plan Orokorra) idazteko zerbitzu-kontratuaren lagapena, eta EH Bilduk aurkeztutako bi adierazpen instituzional: Zubietako erraustegiaren kutsadurari buruzkoa, eta Euskaraldiarekin lotutakoa.