3-0 aurreratu da Astigarraga Zegamaren aurka, joanekoan

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 3a, 00:00

Astigarraga 3-0 aurreratu da Zegamaren aurka.

22-7, 3-4 eta 22-13 irabazi dituzte hiru partiduak astigartarrek final hamaiserenetan.

Astigarragak ezin hobeto hasi du herriarteko txapelketa. Final hamaiserenetako kanporaketan 3-0 aurreratu dira astigartarrak Zegamaren aurka Txomiñenean. Talde polita osatu du Astigarragak aurtengo txapelketa jokatzeko eta maila hori erakutsi zuten lehenengo hiru partidetan. 

Kadeteetan 22-7 lortu zuten garaipena eta lehenengo puntua igo zuten markagailura. Jubenil partiduan 3-4 ziren aurretik zegamarrak, baina bikoteko pelotari baten lesioaren ondorioz Astigarragak eraman zuen puntua. Nagusietan 22-13 lortu zuten garaipena etxekoek. Hurrengo astean Zegaman jokatuko dituzte bueltako partiduak.

Oier Gurutzealde, Aimar Mujika, Eñaut Lizeaga, Xuban Goñi eta Xabier Barandiaran seniorrak; Aimar Zabala jubenila; eta Oier Galarraga, Imanol Ormazabal eta Enaitz Isasti kadeteak osatzen dute taldea. Zegama menderatuz gero, Beasainen kontra jokatuko luke Astigarragak final zortzirenetan.

Grabniko finalak gaur, Jon Jarak, Unax Manterolak, Eñaut Lizeagak eta Beñat Apezetxeak

Bestetik, gaur 16:00etan hasita Ogetan, Eñaut Lizeagak, Gipuzkoa ordezkatuz Grabni txapelketako finala jokatuko du, 22 urtez azpikoetan, Beitia bizkaitarraren aurka. Partidu hau amaituta binakakoa jokatuko du, 22 urtez azpikoan, Beñat Apezetxea goizuetarrak. Nafarroa ordezkatuko du eta Gipuzkoa izango dute aurkari Apezetxeak eta Santestebanek.

Trinketean ere jokatuko dituzte finalak Jon Jarak eta Unax Manterolak. 22 urtez azpikoen mailan Jarak 10:00etan, Astronomos trinketean Gasteizen, Paskual bizkaitarra izango du aurkari. Frontoi berean Unax Manterolak, Sorondorekin batera Nafarroa izango dute kontrario.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!