Gaur ekingo dio Astigarragak, final hamaseirenetan, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketari. Horrela, Txomiñenean jokatuko dute kanporaketaren joanekoa, iluntzeko 20:30etan, Zegamaren kontra. Frontoira gerturatu eta herriko pelotariak animatzeko deia egin diete astigartarrei. Talde polita osatu du Astigarragak aurtengo txapelketa jokatzeko: Oier Gurutzealde, Aimar Mujika, Eñaut Lizeaga, Xuban Goñi eta Xabier Barandiaran seniorrak; Aimar Zabala jubenila; eta Oier Galarraga, Imanol Ormazabal eta Enaitz Isasti kadeteak.