Aste buru hau aprobetxatuko dute taldeek atzeratutako edo aurreratutako partiduak jokatzeko. Kasu hori da Mundarroko mutilen bi talderena. Honela, Gipuzkoako seniorren lehen mailako taldeak gaur, 17:30etan, jokatuko du Tolosako Usabal kiroldegian Take Orbelaren aurka. Hurrengo asteko partidu aurreratua da eta partidu horrekin itxiko du denboraldia Astigarragako talde nagusiak. Bien artean jokatuko dute multzoko laugarren postua. Bestetik, hirugarren mailako taldeak atzeratutako partidua jokatuko du gaur, 18:00etan, Astigarragako kiroldegian 18:00etatik aurrera. Denboraldiko azkenaurreko partidua izango da eta aurkaria Modelos Moldeberri izango da. Hemen ere aurkari zuzenen arteko partidua jokatuko da. Datorren astean itzuliko dira konpetizioak eta azkeneko jardunaldia jokatuko dute ia talde guztiek. Bailarako saskibaloi talde gehienek denboraldi ona osatu dute eta oraindik igoeraren bat jokoan dago.