'OTS' dantza ikuskizuna etzi, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 24a, 00:00

Haatik dantza konpainiaren OTS dantza ikuskizuna eskainiko da etzi, 20:00etan, Erribera kulturgunean. Dantza lan hau Herri Gogoa euskal herriko lehen zigilu diskografikoan islatutako mugimendu kultural abangoardista berrinterpretatzeko bultzada gisa sortzen da. Zentsura zela eta, zigilu hori inoiz ofizialki existitu ez bazen ere, berrehun diskotik gora argitaratzea lortu zuen, euskal kultura biziberritu eta berritzeko helburuarekin. Jone San Martin, dantzari donostiarrak sortu ditu koreografiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!