Astigarragako Udalean urtarrileko, otsaileko eta martxoko Tokiko Gobernu Batzarretako gai nagusietako bat dirulaguntzak izan dira. Urteko lehen hiruhilekoan, 2024-2026 Dirulaguntzen Plan Estrategikoan aurreikusitako dirulaguntza ugari onartu dira.
Udalak 1.054.607,05 euro aurreikusi ditu dirulaguntzetarako 2025ean, iaz baino 84.551,53 euro gehiago. Orain arte onartutako dirulaguntza izendunak honako hauek dira besteak beste: Mundarro elkateari 112.000 euro; Emakumeon Etxeari 70.000 euro; Astiko elkarteari 25.000 euro; Norberto Almandoz Musika Eskolari 165.000 euro; Herri Eskolako Guraso Elkarteari 29.587 euro; Dobera euskara elkarteari 35.000 euro; Aiztondo abesbatzari 22.000 euro; Astigar elkarteari 28.000 euro; Eragiyok abesbatzari 10.000 euro; Goldea elkarteari 25.000 euro; Xaguxar elkarteari 35.000 euro.
Lehia askeko dirulaguntzen deialdiak
Orain arte onartu diren lehia askeko dirulaguntzen deialdiak honako hauek dira: Lehen sektoreko proiektuak sustatzeko, 30.000 euro eta eskabideak aurkezteko epea zabalik dago ekainaren 10era arte; Herrian emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko proiektuetarako, 4.000 euro. Eskabideak aurkezteko epea zabalik, maiatzaren 12ra arte; Ekintzailetza sustatu eta jarduera ekonomikoak sendotu eta mantentzeko, 22.000 euro. Eskabideak aurkezteko epea zabalik, urriaren 31ra arte; Adintxikikoen garapenaren baitan sortzen diren beharrak laguntzeko, 15.000 euro. Eskabideak aurkezteko epea zabalik, abenduaren 31ra arte; Garapen lankidetza programetarako, 20.000 euro. Sentsibilizaziorako eta kooperatzaileetarako dirulaguntzetan eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 10era arte, larrialdiko dirulaguntzetan eskabideak aurkezteko epea azaroaren 30era arte; Enpresetan eta elkarteetan euskeraren erabilera sustatzeko, 3.000 euro. Eskabideak aurkezteko epea zabalik abenduaren 19ra arte; Kultura, jaiak eta ospakizunetarako, 37.250 euro. Eskabideak aurkezteko epea zabalik, maiatzaren 10era arte; Kirol arloko proiektuak eta kirol ekintza puntualetarako, 17.000 euro. Eskabideak aurkezteko epea zabalik, maiatzaren 11ra arte.