Egigurenen aurka arituko da Ekain Lizeaga astelehenean, Buruz Burukoko bigarren partiduan

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 18a, 00:00

Lehenengo jardunaldian jasotako emaitza gogorraren ondoren, partidua lehiatzera joango da Lizeaga Beotibar pelotalekura. 

Buruz Buruko txapelketak ez du etenik izango Aste Santuko oporraldian. Promozio mailan bigarren jardunaldia jokatuko du Ekain Lizeaga atzelari astigartarrak, Julen Egigurenen aurka. Astelehenean jokatuko du Lizeagak, arratsaldeko 17:15etatik aurrera, Tolosako Beotibar pelotalekuan. 

Lehenengo jardunaldian porrot gogorra jaso zuen Baikoko atzelariak Bakaikoaren aurka, eta gehixeago lehiatzera irtengo da Tolosako kantxara. Aurkari gogorra izango du aurrean, aurrelarientzat errazagoa baita buruz buruko lehiaketara egokitzea. Lehenengo jardunaldian, ordea, 22-18 galdu zuen Egigurenek, Aldaberen kontra. 

Iker Salaberria goizuetarrak hurrengo asteko ostiralean, hilaren 25ean, jokatuko du bigarren partidua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!