Astigartar txikientzat sukaldaritzarekin eta zientziarekin lotutako zenbait tailer antolatu dituzte, Erribera kulturgunean. 6 eta 9 urte bitarteko, eta 10 eta 12 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako tailerrak izango dira. Bi multzotan bereizi dituzte ikastaroak; batetik, hiru eguneko tailerrak, 18 euroko prezioarekin; eta bestetik, lau egunekoak, 24 euroko prezioarekin.
Atzo eman zitzaion hasiera hiru eguneko tailerrari, eta gaurtik bihar arte izango du jarraipena. 6 eta 9 urte bitartekoentzako ikastaro honetan tosta gaziak eta gozoak egingo dituzte goizeko 10:15etan hasita, eta horrez gain, «ikasteko eta gozatzeko» esperimentuetan arituko dira burubelarri, 11:45etan.
Apirilaren 22an, 23an, 24an eta 25ean, haundien txanda
Datorren astean, berriz, 10 eta 12 urte bitarteko gaztetxoen txanda izango da; apirilaren 22tik 25era bitartean, lau egunez gozatu ahal izango dute tailerraz. Sukaldean ariko dira gaztetxoak egun bateko menua prestatzen; hala nola, aperitiboa, lehenengo platera, bigarren platera eta postrea 12:00etan hasita. Eta sukaldeaz gain, esperimentuak ere egingo dituzte, eguerdiko 13:30etan.
EGITARAUAASTIGARRAGA GAUR BIHAR 10:15 Tosta gaziak eta gozoak. 6 eta 9 urte bitartekoentzat APIRILAK 22, 23 24 eta 25 12:00 Egun bateko menua. 10 eta 12 urte bitartekoentzat. |