Eneko Olveira, seigarren Madrilen

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 12a, 00:00

Madrilgo Alpedrete herrian jokatu zen, aurreko asteburuan, mendiko bizikletako Espainiako Koparen laugarren proba. Onenen artean aritu zen Eneko Olveira astigartarra, berriro ere; eta seigarren sailkatu zen gizonezkoen elite mailako proban. Bosgarren dago Espainiako Koparen sailkapen nagusian, proba bakarraren faltan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!