Astigarragako Emakumeon Etxeak antolatuta, kafe baten bueltan amatasunaz eta sarea edukitzearen garrantziaz arituko dira gaur Astigarragan. Kafe tertulia bizipenak elkarbanatzeko espazioa izango da, eta bertaratu nahi duenak izena eman beharko du ezinbestean. Goizeko 9:45etan hasiko da saioa Emakumeon Etxean bertan.