Emakumeon Etxeko jabetze eskolan aldaketa batzuk izan dituzte

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 10a, 00:00

Besteak beste, antzerkiaren partez, berriro ere Gorputza suspertu eta sasoitu dantzatuz ikastaron beste hiru saio antolatu dituzte.

 

Astigarragako Emakumeon etxeko jabetze eskolan aldaketa batzuk izan dituzte eta hauek dira aldaketa horiek: Antzerkiaren partez, berriro ere Gorputza suspertu eta sasoitu dantzatuz ikastaroaren beste hiru saio antolatu dituzte ostiraletan. Jaione Albenizek dinamizatuta  maiatzaren 9an, 16an eta 23an izango dira saioak, 17:30etatik 19:30etara Emakumeon Etxean.

Arte garaikidea eta feminismoa ikastaroan leku batzuk dituzte oraindik astelehenetan eta, beraz, oraindik ere gogoz dagoenak aukera izango du izena emateko. Ainara Martinek dinamizatuko ditu saioak apirilaren 28an, maiatzaren 12an, 19an eta 26an, eta ekainaren 9an, 18:30etatik 20:30etara, Emakumeon etxean. Ekainaren 5ean, asteazkena irteera bat egingo da.

Emakumeon Zirkuluak apirilaren 26an beharrean, maiatzaren 3an hasiko da Belen Olazigerekin. Saio solteak izango dira, larunbatetan, eta nahi bestetan hartu daiteke parte. Saio horiek maiatzaren 3an, 10ean, 17an, 24an, 31n eta ekainaren 7an izango dira, 17:00etatik 19:00etara, Emakumeon Etxean. Ikastaroetan izena emateko formularioa hauxe bete behar da: https://forms.gle/RTusNxzU41DK6Uck6.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!