Herriko mintzapraktika egitasmoen baitan, Gurasolagun ekimenaren barruan madalenak egingo dituzte bihar Erribera kulturguneko sukaldean, 16:45etik 17:45era bitartean.
Guraso orok parte har dezake; euskeraz hitz egiteko gogoa baino ez da behar, gurasoen arteko giroa euskalduntzeko, euskara maila hobetzeko, guraso euskaldunen sarea zabaltzeko edo lagunartea zabaltzeko.