Lizeagak mendean hartu zuen Exposito, buruz buruko partidu estuan

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 8a, 00:00

Expositok irekitako zuloa ixteko gai izan zen Lizeaga.

Expositok abantaila ederra lortu zuen, baina Lizeagak ez zuen amore eman. Azkenean, 22-21 irabazi zuen atzelariak.

Astigartarren arteko derbia irabazita, promozio mailako Buruz Buruko Txapelketak ligaxkan arituko da Ekain Lizeaga. Aurreikuspen guztiak hautsi zituen larunbatean atzelariak, Exposito herrikideari 22-21 irabazita. 

Are harrigarriagoa izan zen garaipena partiduaren bilakaera ikusita. Izan ere, lehenengo zatian Exposito nagusitu zen jokoaren fase guztietan. Aurrelariek erosoago jokatu ohi dute banaka, eta 15-2 irabazten hasi zen Aspeko pelotaria. Alabaina, susperraldi ikaragarria izan zuen Lizeagak; pixkanaka tartea jaten joan zen Expositori, eta presio hori baliatuta 22ra iristeko aukera izan zuen. Partidu gorabeheratsua izan zen orokorrean, eta dena emanda bukatu zuten bi pelotariek.

Orain beste hiru partidu jokatzeko aukera izango du Lizeagak, talde oso gogorrean. Egigurenekin, Bakaikoarekin eta Aldaberekin lehiatu beharko du fase berrian. Lehenengo partidua ostiral honetan bertan jokatuko du, Gasteizko Ogeta pelotalekuan, Joanes Bakaikoaren aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!