Kronikaren 25 urteetako ibilbidea bertsoen bidez errepasatu zuten Erriberako saio umoretsuan

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 6a, 00:00

Lujanbio, Irazu eta Agirre Kronikaren 25. urteurreneko saioan.

Anekdotak, pasadizoak eta gertaerak errepasatu zituzten bertsolariek. Jende ugari elkartu zen Erriberako aretoan.

25 urteko ibilbideak askorako ematen du. Argi geratu zen hori Kronikaren urteurrenaren harira egindako bertso saioan. 180 pertsona inguru elkartu ziren Erriberako aretoan, eta Aritz Zerainek gidatuta, egunkariko pasadizo guztien errepasoa egin zuten Maialen Lujanbiok, Unai Agirrek, Agin Laburuk, Jexux Mari Irazuk eta Andoni Rekondok. Saio umoretsua eta bizia izan zen, eta bakoitzak bere erara islatu zuen Kronikak utzitako arrastoa.

Bertsoaldi guztiak datorren astean ikusgai egongo dira kronika.eus webgunean, eta astearteko alean bertso onenen hautaketa bat argitaratuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!